Irudietan: Zarauzko 33. Triatloiko igeriketa probaren amaiera

Aiora Larrañaga 2019ko ekainaren 8a

Gaur arratsaldean jendetza bildu da herrian Zarauzko 33. Triatloia bertatik bertara ikusteko. Getariako Malkorbe hondartzan hasi dute igeriketa proba parte hartzaileek; 15:00etan abiatu dira emakumeak, eta 15:15ean gizonezkoak. Zarauzko hondartzara heldu direnean ikusleen txalo zaparradak eman die ongi-etorria triatletei, eta box eremuan uretako jantzia erantzi ondoren, bizikletako probari ekin diote.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide