Auto istripua izan da Zarautzen, Iritako biribilgunean

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 7a

Gaur, ostirala, auto istripua izan da Iritako biribilgunean; hain zuzen, N-634 errepideko 17,3 kilometroan. 08:00ak aldera talka egin dute kamioi batek eta auto batek, eta pertsona bat arin zauritu da. Hala, Zarauzko anbulategira eraman dute.

Une honetan irekita dago errepidea, eta normaltasunez igaro daiteke bertatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide