Emilia Valenciaren 'Gauza xumeen xarma' erakusketa izango da ikusgai Photomuseumen, bihartik aurrera

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 3a

Emilia Valenciak "inguruko objektuak" ardatz hartuta osatu du argazki erakusketa. Bihartik aurrera izango da ikusgai Zarauzko Photomuseumen, eta hilaren 14an hitzaldia eskainiko du, bere lanaren nondik norakoak azaltzeko.

Emilia Valenciaren Gauza xumeen xarma erakusketa ikusgai izango da Photomuseumen, bihartik aurrera. 10:00etan izango da irekiera, eta herritarrek ekainaren 4tik uztailaren 14era bitartean izango dute Photomuseumera bertaratu eta Valenciak "inguruko objektuak" ardatz hartuta osatutako erakusketa ikusteko aukera.

"Proiektuaaren abiapuntuetako bat nire inguruan dauden objektuek osatzen dute, hau da, nire zati direnak edota nire pentsamenduarenak, baita nire oroimenekin antzekotasunak dituzten objektuak topatzen ditudanean ere", adierazi du egileak.

Bestalde, Photomuseumeko Aula kulturaren difusiorako programaren barruan, Valenciak erakusketaren inguruko nondik norakoak azalduko ditu ekainaren 14an, ostirala. 18.00etan hasiko da hitzaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide