'Herri zatitua eta euskara' hitzaldia izango da Zarautzen ostiralean

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 3a

Eneko Bidegain. (Mondragon Unibertsitatea)

Ostiral honetan, ekainak 7, Herri zatitua eta euskara hitzaldia izango da Modelo aretoan. Euskal Herrian Euskarazek antolatu du saioa, eta 18:00etan hasiko da.

Eneko Bidegain (Baiona, 1975) kazetari eta idazleak emango du hitzaldia. Besteak beste, Ekaitza aldizkarian, Euskaldunon Egunkaria-n eta Berria-n aritu da kazetari, eta egun, Mondragon Unibertsitateko irakaslea da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide