Pagoeta Eguna ospatu dute, 60. aldiz

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 3a

Atzo, igandea, Pagoeta Eguna izan zen, 60. aldiz. Pagoeta Mendizale Elkartearen eskutik, egun osoko egitaraua izan zen; goizean goiz txistulariek girotu zituzten Zarauzko kaleak, eta jarraian, Guria tabernatik hasita, herritarrek taldean igo zuten mendia. Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolakoek ere bat egin zuten hitzordua, eta Sarobe-Berrin elkartu ondoren, elkarrekin egin zuten Pagoetarako ibilbidea.

Pagoetan meza eta erromeria izan ziren, eta urtero bezala, jatekoa eta edatekoa ere eskaini zuten.

Irudiak: Salbatore Mitxelena Ikastola eta Lorentxo Portularrume

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide