Hondartzak beteta, eta aparkalekuak ere bai. Getarian, esaterako, oraindik ez da hasi hondartza eta TAO denboraldia, eta eguerdirako beteta zeuden hondartza eta portu inguruetako aparkaleku guztiak. Hondartzara gerturatu da jende asko, eta Euskal Jai egunera ere bai beste asko.
Zarauzko hondartzan ere jende andana. Lorentxo Portularrume argazkilari zarauztarraren arabera, inoiz ez da horren beteta ikusi Zarauzko hondartza ekainaren lehenean.
Euskalmeten arabera, bihar eguraldiak aldatzera egingo du: tenperaturak baxuagoak izango dira, gehienez 24 gradu arterakoak, eta hodei batzuk sartuko dira.