Dibertsitate funtzionala duten 12 urtetik gorako gazteentzat udalekuak antolatu dituzte Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2019ko mai. 31a, 13:58

Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak antolatuta, uztailean eta abuztuan eskainiko dute zerbitzua, astean hirutan.

Dibertsitate funtzionala duten gazteentzat udalekuak antolatu dituzte beste urte batez, 12 urtetik gorakoentzat. Uztailean eta abuztuan emango du zerbitzua Gizarte Zerbitzuen Sailak, astean hiru egunetan, arratsaldez. Udalak aurreikusten du bi talde osatuko dituztela, izena ematen dutenen adinaren eta ezaugarrien arabera. Kuotei dagokienez, hamabostaldi batean parte hartzeko 51,55 euroko kuota ordaindu beharko da, eta 103, 10 euro hilabete osorako.

Udalekuak "taldean aisialdiaz gozatzeko aukera aparta" direla azaldu dute udaletik. Izena emateko interesa dutenek, ekainaren 11 baino lehen egin beharko dute, Gizarte Zerbitzuetan edo Herritarren Arreta Zerbitzuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide