Realeko eta ZKEko beteranoen arteko futbol norgehiagoka izango da larunbatean Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 29a

Partida hasi aurretik, Jose Angel Iribar, Jose Ignacio Txurruka eta Estanis Argote jokalari ohiak omenduko dituzte.

Larunbat honetan, ekainak 1, Realeko eta Zarautz Kirol Elkarteko beteranoek indarrak neurtuko dituzte futbolean, Asti Zelaian. 17:00etan hasiko da norgehiagoka, eta sarrera doakoa izango da. ZKEren 75. urteurrenaren barruan antolatu dute partida, eta elkarteko kideen arabera, "berezia bezain gogoangarria izango da".

Partida hasi aurretik, Jose Angel Iribar, Jose Ignacio Txurruka eta Estanis Argote futbol jokalari ohiak omenduko dituzte Astin; urrezko intsignia jasoko dute ZKEko kideen eskutik. Iribar 49 aldiz aritu da nazioarte mailan, Txurruka 16 aldiz, eta Argote bitan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide