Aitor Francesenak irabazi zu surf egokituko Europako txapelketa

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 25a

Lehen aldiz antolatu dute aurtengoan Europako surf egokituko txapelketa, eta Francesena zarauztarra izan da txapelduna.

Viana do Castelon (Portugal) eskuratu du azken txapela Aitor Francesena Gallok, gaur goizean bertan. Lehen aldiz, Europako surf egokituko txapelketa antolatu dute, EUROSURF Adaptative 2019 izenpean, Surf Clube de Vianak antolatuta. Gallo surflari zarauztarrak lortu du lehen postua, AS VI kategorian lehiatuta.

Jakinarazi dutenez, halako ekimenek bultzada nahi diote eman surfaren modalitate honi, eta beren xede nagusia da surf egokitua kirol paralinpikoa izatea egunen batean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide