Larunbat honetan, maiatzak 25, Gipuzkoako ligako areto futboleko finalak jokatuko dituzte Zarautzen. 10:00etan hasiko dira partidak, Aritzbatalde kiroldegian, eta guztira, sei final izango dira.
Hona hemen Aritzbatalden jokatuko dituzten Gipuzkoako ligako areto futboleko finalak:
- 10:00. Kadete mutilak: Mondrate CD - Erain
- 11:30. Jubenil mutilak: Herrikide - Mondrate CD
- 13:15. Senior mutilen 3. maila: Zarautz KE - IDK Pari Berri AF
- 16:00. Senior mutilen 2. maila: Pizzeria B17 - Egarri Taberna
- 17:45. Senior neskak: Ordizia KE - Trintxerpe
- 19:15. Senior mutilen 1. maila: Jaxki FT - Oiartzun KE