Orioko trainerillek bi bandera irabazi dituzte asteburuan

Karkara.eus 2019ko maiatzaren 20a

Liga amaitu eta Gipuzkoako Trainerilla Txapelketari eman diote hasiera asteburuan Hondarribian.

Larunbatean Gipuzkoako Trainerilla Ligako azken jardunaldia jokatu zen Hondarribian. Emakumezko absolutuen mailan, historian lehen aldiz Orio Babyautok irabazi du liga. Jardunaldiz-jardunaldi arraunlariak aldatuz ibili dira trainerillan, eta elkartetik azaldu dute ia plantila osoak hartu duela parte ligan. Zilarra, berriz Donostiako Arraun Lagunak taldeak eskuratu du, eta brontzea Orio Babyautoren bigarren taldeak. Gizonezkoetan berriz, Hondarribia izan da ligako irabazlea, Orio Babyautok zilarra eskuratu du eta brontzea, Zarautzek.
 
Gipuzkoako Trainerilla Liga amaitzearekin batera 2019ko Gipuzkoako txapelketari eman diote hasiera trainerillek. Igandean jokatu zen lehen jardunaldia, Hondarribian. Emakumezko absolutuetan brontzea eskuratu zuen Orio Babyautok. Urrea Donostiako Arraun Lagunak taldearentzat izan zen eta zilarra San Juanentzat. Gizonezko seniorretan, berriz, Orio Babyautok eskuratu zuen urrea, eta historian zehar lortzen duten 12. Gipuzkoako Txapelketa izan zen igandekoa. Hondarribia izan zen bigarrena eta brontzea Zarautzek irabazi zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide