Bertan behera utzi dute gaurko Haimar Zubeldia klasikoa

Aiora Larrañaga 2019ko maiatzaren 19a

Ertzaintzak txirrindularitza proba jokatzea debekatu du, goizeko lehen ordutik euri zaparraden eraginez istripu ugari izan direlako errepideetan.

Goizean goizetik euri zaparradak izan dira protagonista. Berez, 08:00etan hastekoa zen Haimar Zubeldia klasikoa, baina Ertzaintzak txirrindularitza proba jokatzea debekatu du, eguraldiaren eraginez errepideetan auto istripu ugari izan direlako goizeko lehen orduetan. Horregatik, bertan behera utzi dute proba.

Dena dela, eguraldiari aurre egin eta 08:00etarako kiroldegi inguruan bildu diren txirrindulariek familia argazkia atera dute Aritzbatalde pilotalekuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide