Ulaciak EBA ligan jokatuko du hurrengo denboraldian

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 12a

Gizonezkoen saskibaloi taldeak atzo jokatu zuen partida erabakiorra. Tabirako taldeari 56-61 irabazita, aurreko denboraldiko mailara igotzea lortu dute ZAST Zarautzekoek.

Aurreko denboraldian mailaz jaitsita, Gizonezkoen Euskadiko Lehen Mailan jokatu du Ulacia taldeak 2018-2019 denboraldia. Sailkapenaren goiko postuetan egon dira jardunaldi gehienetan, eta atzo hil ala biziko norgehiagoka jokatu zuten Durangon. Zarauztarrek ez zuten hutsik egin, eta 56-61eko markagailuarekin gailendu ziren Tabirakoren aurrean. Ondorioz, 2019-2020 denboraldian berriro ere EBA ligan jokatzeko aukera izango dute ZAST Zarautzeko mutilek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide