Bertso-zientzia saioa egingo dute Modelon hilaren 14an

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 7a

'Jakinduriek mundue erreko dau' izenburupean, bertsolaritza eta zientzia uztartuko dituzte. Igor Elortzak eta Alaia Martinek abestuko dute, eta Gorka Azkunek, Miren Karmele Gomezek eta Oscar Gonzalezek hartuko dute hitza.

Maiatzaren 14an, asteartea, bertso-zientzia saioa egingo dute Modelo aretoan, Jakinduriek mundue erreko dau izenburupean. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta antolatzaileek azaldu dutenez, bertsolaritza eta zientzia uztartuko dituzte, bertsolarien eta zientzialarien eskutik. Hain zuzen, Gorka Azkunek, Miren Karmele Gomezek eta Oscar Gonzalezek hartuko dute hitza, eta hainbat auzi zientifiko izango dituzte hizpide. Hala, jarraian, gai horiei bertsoak jarriko dizkiete Igor Elortza eta Alaia Martinek.

ZarautzOn taldeak, Donostia International Physics Center-ek eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatu dute saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide