Beste behin nagusitu da surf egokituko Espainiako Txapelketan Aitor Frantzesena, Gallo. Asteburuan Kantabrian izan da lehiaketa, eta zarauztarra nagusitu da. 2016an eta iaz ere eskuratu zuen txapela.
Espainiakoa eskuratu ondoren, Europakoa lortzen saiatuko da. Portugalen izango da hori.
Gallo munduko txapelketetan ere lehiatu izan da itsuen kategorian. Pasa den abenduan, esaterako, Kalifornian jokatu zen, eta laugarren egin zuen. 2016an, berriz, bera izan zen munduko txapeldun.