Bola eta toka jardunaldia izan da Zelai Ondon

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 5a

Gaur, igandea, bola eta toka jardunaldia izan da Zarauzko Zelai Ondo auzoan. Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioaren eskutik, Gipuzkoako Kopa Txapelketako laugarren jardunaldia egin dute bolatokian, eta goizez zein arratsaldez aritu dira parte hartzaileak. 09:00etatik 11:00etara izan da goizeko saioa, eta arratsaldean, aldiz, 16:30etik 17:30era jokatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide