Margoak eskuan, 'Mendi' oroitu dute Zarauzko Desertu Txikian

Dorleta Agiriano Lai 2019ko maiatzaren 5a

Pasa den martxoaren 19an zendu zen Juan Luis Mendizabal Mendi margolari eta maisua. Salbatore Mitxelena Ikastolakoek Mendirekin ekitaldi berezia antolatu dute gaurko, hain zuzen, bere txoko kuttunean; Desertu Txikian. Antolatzaileek azaldu dutenez, Mendik orduak ematen zituen bertan, parez pare zuen paisaia marrazten.

Eguerditik hasita, Ikastolako haur zein gurasoek eta Artezaleakeko kideek margolanak egin dituzte Desertu Txikian. Jarraian, zenbait marrazki hartu eta botila batean sartu dituzte, itsasoratu eta Mendiri bidaltzeko. Surflariek hartu dute botila, eta itsasoan sartu dira margolariari kolorez betetako mezua helarazteko. Bestalde, Ikastolako hainbat ikasle eta ikasle ohiek Mendiri eskainitako hitzak irakurri dituzte jendaurrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide