Argitaratu dute Modelo aretoko maiatzeko egitaraua

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 1a

Maiatzean bost emanaldi izango dira Zarauzko Modelo aretoan; hain zuzen, 'Sareak', 'Linbo planeta', 'Hariak', 'Rita' eta 'Gallo'. Sarrerak eskuratu daitezke dagoeneko. Bestalde, hurrengo asteburuan izango da Literaturia, maiatzaren 10etik 12ra.

Gaur izango da 'Sareak' dantza emanaldia. (@GipuzkoaKultura)

Gaur hasi da maiatza, eta Zarauzko Kultura sailak atzo argitaratu zuen hilabete honetako Modelo aretoko egitaraua. Zine komertzialaz gain, bost emanaldi izango dira maiatzean; hain zuzen, Sareak, Linbo planeta, Hariak, Rita eta Gallo. Sarrera guztiak salgai daude dagoeneko, Sanz Enean.

Hona hemen maiatzeko egitaraua osorik:

Maiatzak 1, asteazkena

  • 20:00. Sareak dantza emanaldia, Organik taldearen eskutik. Sarrerak 8 euro balioko du.

Maiatzak 17, ostirala

  • 20:30. Hariak ikuskizuna, Ertzaren eskutik. Sarrera doakoa izango da.

Maiatzak 19, igandea

  • 16:30. Linbo planeta, 6 urtetik gorako haurrentzako antzerkia Dejavu Panpin Laborategiaren eskutik. Sarrerak 4 euro balioko du.

Maiatzak 24, ostirala

  • 22:00. Rita antzerkia, Txalo Produkzioaken eskutik. Sarrerak 8 euro balioko du.

Maiatzak 31, ostirala

  • 20:00. Gallo dokumentalaren emanaldia. Sarrera doakoa izango da.

Bestalde, Zu naiz Ni zara lemapean, hurrengo asteburuan izango da Literaturia jaialdia. Oraindik ez dute egitarau osoa iragarri, baina Hiru Damatxok sortutako aurkezpen bideoa kaleratu dute. Hona hemen aurkezpen bideoa ikusgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide