Azken txanpan sartuko da Zarauzko Garagardo Azoka astelehen honetan

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 21a

Apirilaren 17tik 22ra egiten ari dira aurten Garagardo Azoka Zarautzen, eta horregatik, azken txanpan sartua da. Bihar, astelehena, itxiko ditu ateak, 22:00etan. Hala ere, 12:00etatik zabalik egongo da garagardoa edan nahiz mokadua egin nahi duen ororentzat.

Zarautz Rugby Elkarteak hemeretzigarrenez antolatu du garagardo azoka, eta urtero bezala, mus txapelketa eta kontzertuak eskaini dituzte ohiko otorduez gain. Mus txapelketa azpeitiarrek irabazi zuten: Eneko Larrañaga eta Unai Arbizuk, hain zuzen.

Atzo, bestalde, ZKE Zarautz Kirol Elkartearen urteurrena ospatzeko herri bazkaria bertan egin zuten, eta lehendakari ohiak omendu zituzten bazkariaren ostean. Elkarteko kideez gain, han izan ziren alderdi desberdinetako udal ordezkariak ere, alkatea buru.

Ez da azokako omenaldi bakarra izan, ordea. Izan ere, urtero bezala, irekiera egunean ere egin zuten omenaldi xumea. Eta han ere ZKEko lehendakari ohiak izan ziren aukeratuak.

Larrañaga eta Arbizu azpeitiarrak garaile (@garagardoazoka) Paella prestatzen ZKEren herri bazkarirako (@garagardoazoka)

Irudietan: Garagardo Azokaren irekiera

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide