Salgai daude Zarautz Kirol Elkartearen herri bazkarirako txartelak

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 18a

Zarauzko Garagardo Azokan herri bazkaria egingo dute larunbatean, Zarautz Kirol Elkartearen 75. urteurrena ospatzeko. Parte hartu nahi duenak oraindik aukera duela esan dute antolatzaileek, eta jakinarazi dute txartelak salgai daudela Garagardo Azokako leihatilan.

Paella, ukondoa, saltxitxak, postrea eta garagardoa izango da menua (Onintza Lete Arrieta)

Larunbatean herri bazkaria egingo da Garagardo Azokaren barruan, ZKEren 75. urteurrena ospatzeko. Txartelak erosteko aukera oraindik badago; garagardo azokako leihatilan eros daitezke, 15 euroan.

Menua honakoa da: paella, ukondoa, saltxitxak, postrea eta garagardoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide