Jende asko Zarauzko Garagardo Azokaren lehen egunean

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 18a

Atzo iluntzean zabaldu zituen ateak Zarautz Rugby Taldeak antolatzen duen garagardo azokak, eta jende ugari bertaratu zen. Ikusi albiste honetan irekierako argazki bilduma eta omenaldiko bideoa.

https://youtu.be/hmx7k6ISDSY

Atzo iluntzean zabaldu zituen ateak 19. Garagardo Azokak, eta jende ugari bertaratu zen lehen unetik. Txartelak erosteko ilara luzeak osatu ziren leihatila aurrean, eta jan-edanaz gozatu zuten hainbat herritar nahiz bisitarik. Ikusi irekierako argazki bilduma.

Urtero bezala, Zarautz Rugby Elkarteak omenaldi xume bat egin zuen lehen egun horretan. Aurten 75 urte bete dituen Zarautz Kirol Elkartearekin gogoratu, eta hango lehendakari ohiak omendu zituen. Juan Mari Arrizabalaga Belarrio-k eta Rafa Olaizolak urte askoan bete izan zuten kargu hori, eta biak ziren oholtzara igotzekoak. Olaizola, baina, ez zen bertaratu, gaixotu egin zelako.

Belarrio igo zen, eta azkenean berak omendu zituen antolatzaileak, bertsoa botaz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide