Naturarekin lotutako bi txango egingo dituzte Zarautzen bihar eta etzi

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 17a

Bihar Zingira basoa ezagutuko dute goiz buelta bat eginez, eta etzi, berriz, Iñurritzako biotopora joango dira. Udaleko Agenda 21 departamentuak antolatu ditu ekintzok.

Bisitariak, Iñurritzako biotopoaren azalpenak irakurtzen

Zarauzko Udaleko Agenda 21 departamentuak herrian bertan naturaz gozatzeko saioak antolatu ditu jaiegun hauetarako. Batetik, bihar, apirilak 18, Zingira basora egingo dute txangoa animatzen diren herritarrekin. Bestetik, ostiralean, apìrilak 19, Iñurritzako dunetara gerturatuko dira.

Goiz bueltak izango dira biak ala biak. Zingira basora joateko, esaterako, 10:30ean da hitzordua Aiten-Etxe jatetxe aurrean. Eraztun Berde Urdinaren barruko ibilaldia egingo dute, Zarauzko txoko horiek ezagutuz. 13:30ean bukatuko dute buelta.

Ostiralean, berriz, 11:00etan elkartuko dira malekoi inguruan, Borghetton (Shelter taberna gainean). Bi orduko txangoa egingo dute, Iñurritzako dunetako "altxor naturalak" bertatik bertara ezagutzeko. Azalpenak euskaraz eta gaztelaniaz emango dituztela jakinarazi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide