Espainiako V. Halterofilia Master Txapelketa irabazi du Jaizki Mendizabal zarauztarrak

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 16a

M40 73kg Kategorian lortu du halterofilia lehiako garaipena, Valentzian (Herrialde Katalanak), larunbatean jokatutako lehian.

ZKE Halterofilia taldeko Jaizki Mendizabalek Espainiako Txapelketa irabazi du asteburuan. Larunbatean Valentzian (Herrialde Katalanak) jokatu zen lehia, eta master txapelduna da.

Zarauztarrak M40 73kg kategorian jantzi du Espainiako V. Master Txapelketako txapela.

Mendizabalek udan Munduko Masters Txapelketan hartu zuen parte, Hospital de Llobregaten (Herrialde Katalanak). 40-45 urtera arteko kategorian lehiatu zen. Bere anaia Jon Mendizabalek ere hartu zuen parte munduko lehia hartan, 35-40 urtera arteko kategorian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide