Zarauzko Munoa plaza hartu dute Motxila 21ekoen rock doinuek

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 14a

Zarauzko Munoa plazan izan zen atzoko hitzordua, 19:00etan. Musika Eskolako ikasleak taularatu ziren lehenengo, eta jarraian, Motxila 21ekoen txanda izan zen. Duela 15 urte inguru sortu zuten proiektua Iruñerrian, eta Down sindromea duten zenbait gaztek eta hainbat boluntariok osatutako taldea da: "Musikaz gozatu nahi izatea da guztiek amankomunean dutena, eta rock zale sutsuak dira guztiak".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide