Gizonei zuzendutako 'Death Cafe' saioa antolatu dute Zarautzen, heriotzaren inguruan jarduteko

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 13a

John Underwood-ek sortu zuen 'Death Cafe' eredua, heriotzaren inguruko "kontzientzia soziala" lantzeko eta "tabua hausteko". Toka gizon taldeak eta Zarautz Herri Zaintzaileak antolatu dute Zarauzko saioa.

Heriotzaren inguruan hitz egiteko saioa egingo dute Pedro Enean. (Hillary Cole)

Toka Zarauzko gizon taldeak eta Zarautz Herri Zaintzaileak Death Cafe saioa antolatu dute maiatzaren 2rako, osteguna. Pedro Enea jatetxean jarri dute gizonei zuzendutako hitzordua, eta 18:00etan emango diote hasiera solasaldiari.

Bernard Crettaz-en ideiak oinarri hartuta, John Underwood-ek sortu zuen Death Cafe eredua. Heriotzaren inguruko "kontzientzia soziala" lantzea da helburua, "ikuspuntu desberdinetatik". Heriotzari buruz mintzatzea "tabua hausteko" modu bat dela iritzi du, eta hala, kafe edo gozoki baten bueltan, gaiari heltzea eta "askatasunez" hitz egitea ahalbidetzen dute Death Cafe saioek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide