Argia eta kolorea izango dituzte hizpide Zarauzko Photomuseumen

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 11

Artista desberdinek koloreak eta argitasuna nola landu dituzten aztertuko dute aste honetako Gela saioan. Horretarako, arkitektura adierazpenak zein margolanak izango dituzte kontuan.

Kulturaren difusiorako Zarauzko Aula/Gela programaren barruan, arte adierazpenei buruzko zazpigarren saioari helduko diote aste ostiral honetan, apirilak 12. Hain zuzen, argia eta kolorea izango dituzte hizpide; artista desberdinek koloreak eta argitasuna nola landu dituzten aztertuko dute. Horretarako, arkitektura adierazpenak zein margolanak izango dituzte kontuan, hala nola, katedraletako apaindurak, olioaren teknika edota argi-ilunaren teknika.

18:00etan emango diote hasiera ostiraleko saioari, Zarauzko Photomuseumen. Sarrera doakoa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide