Ehundaka zarauztarrek parte hartu dute Kultura Digitalaren Astean

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 8a

Ikasgela ibiltari bat eta karpa bat jarri zituzten Munoa plazan martxoan, haur eta nerabeek "teknologiarekiko jarrera sortzaileak" garatzeko eta "interneten erabilera arduratsua" sustatzeko asmoz. Zarauzko Gazteria Sailak eta Gipuzkoako Kode Eskolak Kultura Digitalaren Astearen "balorazio positiboa" egin dute, eta parte hartu zuten herritarren datuak argitaratu dituzte.

Martxoaren 15etik 20ra bitartean izan zen Kultura Digitalaren Astea Zarautzen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik. Ikasgela ibiltari bat eta karpa bat jarri zituzten Munoa plazan, eta helburua zen haur eta nerabeek "teknologiarekiko jarrera sortzaileak" garatzea eta "interneten erabilera arduratsua" sustatzea. Besteak beste, ikastaroak, tailerrak eta informazioa eskaini zituzten.

Zarauzko Udaleko Gazteria Sailak eta Gipuzkoako Kode Eskolak Kultura Digitalaren Asteari buruzko "balorazio positiboa" egin dute. Antolatutako egitasmoetan parte hartu duten zarauztarren datuak jakinarazi dituzte. Hona hemen datu horietako batzuk:

  • Ikasgela ibiltariko tailerretan parte hartu duten umeen eta nerabeen kopurua: 519
  • Karpako ipuin digitalen kontaketan izan diren umeen kopurua: 42
  • Karpako Ziberkomekokos tailerrean parte hartu duten umeen kopurua: 240
  • Jubilatuen tailerrean izan direnen kopurua: 4

Bestalde, Zarauzko ikastetxe guztietan izan dira Kultura Digitalaren Astea antolatu duten zenbait kide, "zibersegurtasuna lantzeko materiala" banatzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide