Erabakita gelditu dira Zarauzko hondartza futboleko finalak

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 7a

Kosta HK taldekoak, garaipena ospatzeko talde argazkia ateratzen (Onintza Lete Arrieta)

Plaieroen finalerdietako zortzi partidak gaur eguerdian jokatu dira Zarauzko hondartzan. Euripean, guztiak ahalegindu dira 2019ko hondartza futboleko finalerako txartelak eskuratzen.

Ligari dagokionez, finalera nesketan Kebidek eta Kupela iritsi dira, eta mutiletan, berriz, Kosta HK eta Asti. Kopa, berriz, nesketan Katixak eta Lukasek jokatuko dute, eta mutiletan, Talai Mendi eta Arrano neurtuko dira finalean. 

Maiatzaren 4an jokatuko dira finalak, larunbatez, 10:30etik aurrera.

Emaitzak

Hauek dira gaurko finalerdietako emaitzak:

Liga mutilak:

-Ulacia 2-Kosta HK 3

-Asergroup 1-Asti 3

Kopa mutilak:

-Tivoli 1-Talai Mendi 4

-Kirkilla 0-Arrano 1

Liga neskak:

-Kebidek 2-Sakana 0

-Kupela 7-Balearri 4

Kopa neskak:

-Katixa 4-Euskalduna 3

-Talai Mendi 2-Lukas 3

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide