Hiru ikus-entzunezko ekarriko dituzte Zarauzko Mendi Tour 2019ra

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 6a

Bilbao Mendi Film Festivaleko hiru lan ikusteko aukera egongo da Zarautzen maiatzaren 16an eta 23an, Modelo zinema aretoan.

https://youtu.be/JZTj4FHcelI

The Dawn Wall ikus-entzunezkoak 2018ko epaimahaiaren saria jaso zuen Bilbao Mendi Film Festivalen, eta lan hori Zarautzen ikusteko aukera izango da maiatzaren 16an, Mendi Tour 2019 egitasmoaren barruan.

Liv Along the Way (23 minutu) eta The Weight of Water (78 minutu) lanak ere emango dituzte, horiek maiatzaren 23an.

Ordutegia eta prezioak

Maiatzaren 16ko hitzordua nahiz maiatzaren 23koa 20:00etan izango dira, Modelo aretoan. Sarrerak 3 eurotan jarriko dituzte salgai.

Bilbao Mendi Film Festivalek antolatzen du Zarauzko egitasmoa, eta babesleak, berriz, Pagoeta Mendizale Elkartea, Zarauzko Udala eta Zarauzko Kirol Saila dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide