Ainhoa Larramendi zarauztarrak parte hartuko du halterofiliako Euskadiko txapelketan

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 4a

Villabonan egingo dute Euskadi mailako norgehiagoka. Emakumeen kategorian, hamar parte hartzaile izango dira, tartean, ZKE Halterofilia taldeko Larramendi zarauztarra.

Euskadi mailako txapelketan izango da Ainhoa Larramendi zarauztarra. (ZKE Halterofilia)

Larunbat honetan, apirilak 6, halterofiliako Euskadiko Senior Txapelketa jokatuko dute Villabonan (Gipuzkoa). Bertan izango da ZKE Halterofilia taldeko Ainhoa Larramendi, Gipuzkoako selekzioarekin. Beraz, Euskadiko txapelduna bihurtzea izango du helburu zarauztarrak.

Villabonako kiroldegiko frontoian izango da norgehiagoka, 16:00etatik aurrera. Lau bizkaitarrek parte hartuko dute emakumezkoen lehian; Arabatik bi kide aurkeztuko dira, eta Gipuzkoari dagokionez, lau parte hartzaile izango dira. Guztira, hamar emakumek neurtuko dituzte indarrak.

 

 

 
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide