Brexit-a eta "egungo kanpainetako teknika berriak" landuko dituzte Photomuseumen

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 4a

"Datuetan oinarritutako kanpainetako teknika berriek" politika "modernoan" izan duten eragina aztertuko dute aste honetako Gela saioan, Zarauzko Photomuseumen.

Kulturaren difusiorako Aula/Gela programaren aste honetako saioan Brexit-a aztertuko dute. Antolatzaileen arabera, Brexit-a ardatz hartuta, "gaur egungo kanpainetako teknika berriak" landuko dituzte: "datuetan oinarritutako kanpainetako teknika berriek" politika "modernoan" izan duten eragina ikusiko dute. Izan ere, antolatzaileen arabera, "ezustekoa eta eztabaidagarria" den emaitza bat lortu dute.

Bihar, apirilak 5, izango da saioa, Photomuseumen. 18:00etan emango diote hasiera, eta sarrera doakoa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide