Arrotzak eta Ernia taldeek kontzertua emango dute Putzuzulon

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 3a

Apirilaren 11an izango dira emanaldiak, 21:00etatik aurrera.

Arrotzak eta Ernia musika taldeek kontzertua eskainiko dute Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Apirilaren 11an, osteguna, izango dira emanaldiak, 21:00etatik aurrera. Crust punk taldea da Ernia, eta Arrotzak taldeak, aldiz, punk iluna eta melankolikoa jorratzen du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide