Zarauzko musika eskolakoek kontzertua emango dute ostegunean Usurbilen

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 1a

Zarautzen eskainitako kontzertuko irudietako bat. (Imanol Urbieta musika eskola)

Zarauzko Imanol Urbieta Musika Eskolako ordezkariek azaldu dutenez, helburua da bi musika eskolen arteko harremanak sendotzea.

Horregatik ari dira elkarrekin kontzertuak ematen. Aurrena usurbildarrak izan ziren Zarautzen, eta orain zarauztarren txanda da. Ostegun honetan, apirilak 4, da hitzordua Sutegi auditorioan. 18:30ean hasiko da bi eskoletako ikasleen musika emanaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide