Zarauzko Gazte Eguneko bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko

Urola Kostako Hitza 2019ko apirilaren 1a

Larunbat honetan izango da Dandak antolatutako Zarauzko Gazte Eguna, eta besteak beste, herri bazkaria izango da Frontoi Txikin. Txartelak Arrano eta Eguzki tabernetan daude eskuragarri.

Larunbat honetan, apirilak 6, Gazte Eguna izango da Zarautzen, Danda Gazte Asanbladaren eskutik. Egun osoko egitaraua prestatu dute: goizean, Polizikletan irteera egingo dute, eta 14:00etatik aurrera, herri bazkaria izango da Frontoi Txikin.

Bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko, Arrano eta Eguzki tabernetan, 6 euroan. Bazkariaren ostean, Zarakatun batukadak girotuko ditu Zarauzko kaleak, eta 22:00etatik aurrera, kontzertuak izango dira Putzuzulo Gaztetxean: Polybius, Azalera eta Z-Boage.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide