Ostegunean, martxoak 28, Jira-Bira txirrindularitza klubaren aurtengo taldea aurkeztu zuten Modelo aretoan. 13 txirrindularik osatuko dute Eulen taldea denboraldi honetan, hain zuzen ere, Joseba Lopezek, Mikel Sarasolak, Aritz Kortabarriak, Haritz Erasunek, Jose Vegak, Santi Mesak, Ion Ibarluzeak, Andoni Azkaratek, Jokin Sarasolak, Mikel Jakak, Euken Gallegok eta Gaizka Gurrutxagak. Bestalde, David Etxeberria arituko da zuzendari lanetan.
Aurten ere Eulen Taldea enpresa izango da Jira-Biraren taldearen babesle ofiziala.