Aritzbatalde pilotalekuko harmailak bete zituzten atzo txoko desberdinetatik etorritako harri-jasotzaileek. Hodei Iruretagoiena 'Izeta IV.a'-k irabazi zuen Bi Harri Txapelketa, Mollari eta Jai Txikiri 23 altxaldi emanda. Aimar Irigoien errezildarra izan zen bigarren, Izeta IV.a-k baino altxaldi bat gutxiago eginda.