Mendekotasunaren inguruko hitzaldia prestatu du Hitzez elkarteak Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 29a

Beatriz Alonsok eskainiko du saioa, eta "mendekotasunaren arazoa eduki eta gainditu duen pertsona batek" ere hitza hartuko du.

Hitzez Baserriko Emakumeen Elkarteak mendekotasunaren inguruko hitzaldia antolatu du apirilaren 1erako, astelehena. Beatriz Alonsok eskainiko du saioa, eta antolatzaileen arabera, "mendekotasunaren arazoa eduki eta gainditu duen pertsona batek" ere hitza hartuko du.

15:30ean emango diote hasiera hitzaldiari, Hotel Zarauzen. Pastak eta kafea izango direla azaldu dute Hitzezekoek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide