Zarauzko ikasleek zuhaitzak landatu dituzte Zingira basoan

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 25a

Zarauzko Ikastolako ikasleek artelatzak landatu dituzte Zingira basoan. (Andrea Zipitria)

Zuhaitz Egunaren harira, Salbatore Mitxelena Ikastolako ikasleek artelatzak eta gorostiak landatu zituzten ostiralean, martxoak 22. Natura 2000 Sarearen barruan kokatutako Zingira basoan izan ziren, Zarautzen: eremu guztia babestuta dago, artelatzak baitaude bertan.

Zarauzko Udalak Zingira basoa erosi zuen 2016. urtean, "artelatza zabaltzeko eta berreskuratzeko". Artelatzari tokia egiteko, pinudiak kendu dituzte azken bi urteetan. Arkamurka taldeko kideek urtero biltzen dituzte Zingira basoko zuhaitzek emandako ezkurrak, Gipuzkoako Foru Aldundiari helarazteko eta mintegien bidez landare berriak lortzeko. Gero, horiek landatzen dituzte basoan, eta ostiralean, ariketa berdina egin zuten Zarauzko Ikastolako ikasleek.

Zarauzko Ikastolako ikasleek gorostiak ere landatu zituzten Zingira basoan. (Andrea Zipitria)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide