Gipuzkoako Eskolarteko I. Orientazio Proban parte hartu dute Zarauzko eta Zumaiako ikastetxeek

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 25a

Gipuzkoako Mendizale Federazioak antolatuta, 2019ko Gipuzkoako Eskolarteko I. Orientazio proba egin dute igandean Donostiako Ametzagainan. 26 ikastetxek hartu dute parte proban, eta 363 ume aritu dira, 294 laguntzaile heldurekin. 

Urola Kostari dagokionez, Zarauzko eta Zumaiako ikastetxeek hartu dute parte. Zehazkiago esateko, Zumaiena ikastetxekoek (Zumaia), eta Orokieta, Salbatore Mitxelena, La Salle eta Antonianokoek (Zarautz).

Ohi bezala, iparrorratzen eta planoen laguntzarekin, balizen kokapena bilatuz aritu dira orientazio proban, ibilbidea zuzen eta ahalik denbora laburrenean egin ahal izateko.

Antolatzaileak pozik dira igandeko saioarekin: "Eguraldi onarekin gozatuz, oso ondo bete dute denek ibilbidea". Parte-hartzaileei ez ezik, laguntzaile guztiei ere eskerrak eman dizkiete.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide