'Euskara sexista eta ez-sexista' mahai-ingurua egingo dute asteazkenean Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 25a

Amagoia Gurrutxagak, Maite Egigurenek eta Irene Arraratsek parte hartuko dute saioan.

Maiatzean hamahiru urte beteko ditu Arraio irratiak. Beroketa lanei heldu diete dagoeneko, eta aurrera doaz urteurrenaren aurreko jardunaldiekin. Martxoaren 27rako, asteazkena, Euskara sexista eta ez-sexista mahai-ingurua antolatu dute.

Amagoia Gurrutxagak, Maite Egigurenek eta Irene Arraratsek parte hartuko dute saioa, eta 19:00etan izango da, Modelo aretoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide