Minbiziren Aurkako Eguna ospatu dute gaur Zarautzen

Aiora Larrañaga 2019ko martxoaren 23a

Urtero Gipuzkoako herri batean egiten dute Minbiziaren Aurkako Eguna festa giroan, eta aurten Zarauzko AECCren egoitzak eta Zarauzko Udalak antolatu dute jardunaldia. Asteazkenetik gaur arte Zarautz minbiziaren aurka lelopean egin dituzte hainbat ekintza herrian, osasuna bultzatzeko eta herritarrak minbiziaren prebenitzioarekin kontzientziatzeko.

Gaur esaterako, goizean ibilaldi girotua egin dute Argiñano Jatetxearen aurretik Musika Plazara arte. Bertan, ekitalditxoa egin dute, eta Zarauzko alkate Xabier Txurrukak Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriari pasa dio lekukoa, urrian Azpeitian egingo baitute Minbiziaren Aurkako Eguna.

Horrez gain, herriko hainbat txokotan tailer eta jarduera desderdinak izan dira goiz-eguerdi partean.

Ikusi argazki galeria Zarautzko Hitzan

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide