Gaurko Zarauzko Hondartzako Futbol Txapelketako jardunaldia berezia izan da, 1.700 jokalari inguru bildu baitira. Haurrek eta helduek parte partu dute jardunaldian, 130 taldek hain zuzen ere, eta 65 partida jokatu dituzte, bi txandatan banatuta.
Gaurkoa inoiz Zarauzko Hondartzako Futbol Txapelketaren baitan antolatu den jardunaldirik jendetsuena izan da. Izan ere, duela 25 urte, Guinness errekorra lortu zenen, ehun taldek parte hartu zuten. Hala ere, orduan 50 partida aldi berean jokatu zituzten.