Atzo hil zen Juan Luis Mendizabal, Mendi, margolaria, 91 urte zituela. Lekeition jaio zen 1928an, eta haurtzaroa Zarautzen igaro zuen. Gerora Donostiara bizitzera joan bazen ere, lotura estua izan zuen beti Zarautzekin.
Esaterako, 2000-2010 urteen artean astelehenero-astelehenero Salbatore Mitxelenako haurrei margotzen erakusten aritu zen. Dagoeneko urteak zeramatzan Ikastolara joan gabe, baina 2018ko abenduan omenaldia egin zioten Salbatore Mitxelenako haurrek. Margolaria "hitzik gabe" geratu zen azken agerraldi hartan, haurrek eskaini zizkioten kantu eta marrazkiekin. Emozioz beterik, "beste belaunaldi bati zerbait utzi diola jakiteak" "hunkitu" egiten duela azaldu zion HITZAri.
Atzo albistea jakin zenetik, hainbatek oroitu du artista sare sozialetan. Hemen, mezu horietako batzuk:
1936ko gerra #MendirenGogoan #MendiGureGogoan @kalaportu pic.twitter.com/5ob5W6NQSc
— Amagoia Gurrutxaga (@AmagoiaGu) March 19, 2019
..jarraitu zerua margotzen. Mendi. pic.twitter.com/PZTD8pKO8F
— ikor Kotx (@ikorkotx) March 19, 2019
Sit tibi terra levis, beti arte
— Irabazi Zarautz (@IrabaziZarautz) March 19, 2019
Paisaia gipuzkoarrarenganako maitasuna transmititu zigun Mendi margolariaren heriotza deitoratu du Aldundiak. https://t.co/CPggBWGIl5 pic.twitter.com/PjOjQjGgq8
— Gipuzkoa Kultura (@GipuzkoaKultura) March 20, 2019
Amagoia Gurrutxaga Uranga kazetari zarauztarrak artikulua idatzi du Mendi zenari buruz gaurko Berria egunkarian: Soa bete argi eta kolore.