McOnak taldeak kontzertua emango du ostiralean Putzuzulon

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 19a

Kobazulo kolektiboak antolatutako kontzertuek aurrera jarraitzen dute. Ostiral honetan, McOnak taldeak eskainiko du kontzertua Putzuzulon.

Ohi bezala, 22:00etan irekiko ditu ateak Putzuzulo gaztetxeak, eta kontzertua 23:00etan hasiko da. Sarreraren kostua bost eurokoa izango da, ordaindu dezakeenarentzat. 18 urtez azpikoek eta 70etik gorakoek sarrera doan izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide