Hautsak Harro jaialdia antolatu dute hilaren 29rako Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 17a

Kontzertuak izango dira gauean Putzuzulon, tartean, Drumkopters taldearena. Bestalde, LGTBI+ errefuxiatuen eta ekintzaileen eskutik, gorroto-delituen inguruko hitzaldia izango da.

Martxoaren 29an, ostirala, Hautsak Harro jaialdia egingo dute Putzuzulon. 22:00etan hasita, lau emanaldi izango dira: Drumkopters eta Mazmorra taldeek kontzertuak eskainiko dituzte, eta jarraian, Andregayak eta Manuela Ahizpak izango dira musika jartzen.

Bestalde, musika emanaldien aurretik, sexu-orientazio eta genero-identitateen aurkako gorroto delituen inguruko hitzaldia izango da Antoniano aretoan, 18:00etatik 20:00etara. LGTBI+ errefuxiatuek eta ekintzaileek hartuko dute hitza saioan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide