Zarauztarrak nagusitu dira Gipuzkoako halterofilia txapelketan

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 17a

Atzo, larunbata, Gipuzkoako halterofilia txapelketa jokatu zuten Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian, ZKE halterofilia taldearen eskutik. Hainbat kategoriatako parte hartzaileak lehiatu ziren: juniorrak, 15 urtez azpikoak, 17 urtez azpikoak, unibertsitate kategoriakoak eta teknikakoak. Horietatik hirutan zarauztarrak izan ziren nagusi.

Harkaitz Gascok lehenengo postua lortu zuen juniorren kategorian. Urko Expositok 15 urtez azpikoen kategorian irabazi zuen, eta unibertsitate kategorian, aldiz, Danel Lopez gailendu zen.

Irudiak: ZKE halterofilia

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide