Aritz Aranburuk irabazi du Santa Marina Challenge txapelketa

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 16a

Zarauztarrak lehenengo postua eskuratu du Pablo Gutierrezek aurrenekoz antolatutako surf txapelketan, Kantabrian. 2 metroko olatuak izan dira nagusi, eta guztira, 16 surflarik parte hartu dute.

Aritz Aranburuk lehenengo postua lortu du Kantabriako txapelketan. (Comunica Surf)

Aurten antolatu dute Rip Curl Santa Marina Challenge surf txapelketa aurrenekoz, Pablo Gutierrez surflari kantabriarraren eskutik. Ostiralean, martxoak 15, izan zen proba, Loredon (Kantabria). 2 metroko olatuak izan ziren nagusi, eta guztira, 16 surflarik parte hartu zuten.

Aritz Aranburu zarauztarrak irabazi zuen txapelketa, eta Rip Curl-en Wetty Albarca saria eskuratu zuen. Duvignac frantsesak egin zuen bigarren, eta Paglo Gutierrezek hirugarren postua lortu zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide