Aurrera doa Zarauzko Kultura Digitalaren Astea

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 17a

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, Kultura Digitalaren Asteari eman zioten hasiera ostiralean, martxoak 15. Ikasgela ibiltari bat eta eta karpa bat jarri dituzte martxan Munoan, asteazkenera, martxoak 20, arte. Haur eta nerabeek "teknologiarekiko jarrera sortzaileak" garatzea eta "interneten erabilera arduratsua" sustatzea da helburua.

Haurrei zuzendutako ikastaro desberdinekin abiatu zuten egitasmoa ostiralean. Besteak beste, Code.org ikastaroa, Scratch ikastaroa eta bideo jokoak sortzeko ikastaroa izan ziren.

Hona hemen gaurko eta datozen egunetako egitaraua:

Igandea, autobusean

  • 10:00. Code.org ikastaroa(6-8 urte)
  • 11:00. Scratch ezagutu ikastaroa (9-10 urte)
  • 12:00. Bideo jokoak sortzeko ikastaroa (11-12 urte)

Igandea, karpan

  • 10:00-13:00. Herriko elkarte eta kolektiboen ekintzak
  • 13:00. 8Gb-ko pendriven zozketa

Astelehena, autobusean

  • 10:00. Code.org ikastaroa (6-8 urte)
  • 11:00. Scratch ezagutu ikastaroa (9-10 urte)
  • 12:00. Bideo-jokoak sortzeko ikastaroa (11-12 urte)
  • 17:00-20:00. Autobusa ikusteko aukera eta Kultura Digitaleko gainontzeko ikastaroetan izena emateko aukera
  • 17:00. Scratch ezagutu ikastaroa (10-12 urte)
  • 18:00. Bideo jokoak sortzeko ikastaroa (12-14 urte)
  • 19:00. Code Wars (14-16 urte)

Astelehena, karpan

  • 10:00. Ikastetxeetan landutako proiektuen aurkezpena
  • 17:00. Herriko elkarte eta kolektiboen hainbat ekintza
  • 20:00. 8Gb-ko pendriven zozketa

Asteartea, autobusean

  • 10:00. Code.org ikastaroa (6-8 urte)
  • 11:00. Scratch ezagutu ikastaroa (9-10 urte)
  • 12:00. Bideo-jokoak sortzeko ikastaroa (11-12 urte)
  • 17:00-20:00. Autobusa ikusteko aukera eta Kultura Digitaleko gainontzeko ikastaroetan izena emateko aukera, standeko mostradorean.
  • 17:00. Scratch ezagutu ikastaroa (10-12 urte)
  • 18:00. Bideo jokoak sortzeko ikastaroa (12-14 urte)
  • 19:00. Code Wars (14-16 urte)

Asteartea, karpan

  • 10:00. Ikastetxeetan landutako proiektuen aurkezpena
  • 17:00. Herriko elkarte eta kolektiboen hainbat ekintza
  • 20:00. 8Gb-ko pendriven zozketa

Asteazkena, autobusean

Asteazkena, karpan

  • 10:00. Ikastetxeetan landutako proiektuen aurkezpena
  • 17:00. Herriko elkarte eta kolektiboen hainbat ekintza
  • 20:00. 8Gb-ko pendriven zozketa

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide