'Plaieroen 75. txapelketaren ondoren zer?' solasaldia egingo dute gaur

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 16a

Arraio irratiaren urteurrenaren barruan antolatu dute saioa, Izerditan Blai irratsaioaren eskutik.

Gaurko, larunbata, plaieroen inguruko solasaldia antolatu du Arraio irratiak (99.3 FM), Izerditan Blai irratsaioaren eskutik. Zarautz Kirol Elkartean egingo dute Plaieroen 75. txapelketaren ondoren zer? saioa, 11:00etan.

Arraio irratiak 13 urte beteko ditu maiatzean, eta urteurrenaren harira prestatutako egitarauaren barruan antolatu dute gaurko solasaldia. Martxoaren 21ean, osteguna, La trama del 4% hitzaldia eskainiko du Ahoztar Zelaietak, 18:30ean Putzuzulon. Martxoaren 24an, igandea, Gipuzkoa Bertsotan berotze saioa izango da 17:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide