Kulturarteko Azoka egin dute Orokietan

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 15a

 

Atzo, osteguna, Kulturarteko Azoka egin zuten Zarauzko Orokieta Herri Eskolan. Ongi etorri eskolara dinamikaren barruan prestatu zuten eguna, eta "aukera paregabea izan zen eskola osatzen duten kultura desberdinak ezagutzeko", antolatzaileen arabera.

"Munduko kultura anitzak azokaren bidez ezagutu genituen", azaldu dute; esate baterako, Nikaraguak, Errumania, Frantzia, Euskal Herria, Siria, Maroko eta Grezia izan zituzten hizpide. Azokaren ostean, ikasitako edukia azaldu zuten bertaratu zirenek, galdera-erantzunez osatutako jolas baten bidez.

Irudiak: Orokieta Herri Eskola

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide